UGARTEKO FESTAK 2011
Aurtengo festak ere gainean ditugu. Hemen behean aurkituko duzue egitarau osoa. Ostiraleko Herri Afarira joan nahi duenak aurrez erosi behar du txartela Ugarteko Goikoetxea-enean. 25 euro balio du eta honako hau izango da menua: -Urdaiazpikoa - Mondeju zopak - Mondejua - Ardi gixadua - Gazta eta menbrilloa - Lazotxoak - Kafe konpletoa Telefonoz enkargatu nahi izan ezkero Goikoetxea-eneako telefonoa...
Urria 1st, 2011 by ugartetik
Iruzkinak ezgaituta
TALAI DANTZA UGARTEN 2011
Aurten ere ez dute hutsik egin Amezketako talai dantzariek. Inauteriertako igandean Ugartetik pasa ziren.
Martxoa 8th, 2011 by Administrator
Iruzkinak ezgaituta
GAZTAIN JATEA 2010
Udazken koloreak, usaianak, fruituak… gure artean ditugu. Hori dela eta iritsi da aurtengo gaztain jatea egiteko garaia ere. Aurtengoa jada 8. gaztain jatea izango da. Ugarten bizi diren guztiei eta bertan bizi ez arren Elkarteko bazkide diren guztiei ohar hau banatu digu Ugarteko Elkarteko Batzordeak: “Ohar honen bidez Ugartear guztioi jakinarazten dizuegu aurreko urteetako ohiturari...
Azaroa 9th, 2010 by Administrator
Iruzkinak ezgaituta
FESTETAKO ARGAZKIAK.2010
Pasa berri dira Ugarteko festak. Dena primeran atera zen hego haizearen laguntzarekin. Honako argazki hauek atera genituen:
Urria 9th, 2010 by Administrator
Iruzkinak ezgaituta
UGARTEKO FESTAK 2010
Aurtengo festak ere gainean ditugu. Astezkeneroko bilerak martxan daude aspaldian, entseguak ere bai eta mondeju usaina ere iada badago. Hemen behean aurkituko duzue egitarau osoa. Berrikuntzen artean Bertso poteoa daukagu. Mus txapelketarik berriz ez da izango aurtengoan. Ostiraleko Herri Afarira joan nahi duenak berriz aurrez erosi behar du txartela Ugarteko Goikoetxea-enean. 25 euro balio du...
Iraila 22nd, 2010 by Administrator
Iruzkinak ezgaituta
BETIZUA J(O)AN DA
Beste behin ere primerako betizua jateko aukera izan genuen asteburu hontan Ugarten. Bistakoa da jendeari gustatu zitzaiola, izan ere kanalean 80 kilo zen betizua dena jan bait zen. Aurretik txorizoa ere nahi adina banatu zuten eta betizua laguntzeko ere letxua barra-barra. Ondorenean berriz gazta, lazoak, kafe konpletoa. Hortik aurrera ere zerbeza edo bakoitzak nahi zuean nahi adina. Esan beharrik...
Ekaina 20th, 2010 by Administrator
Iruzkinak ezgaituta
BETIZU JATEA 2010
Beste urte batez ere BETIZU JATEA antolatu du Ugarteko Elkarteko Batzordeak. Aurtengoan jango den betizua urriko festetako, larunbat gauen, herriko plazan min hartu zuen betizua izango da. Han zinetenok gogoan al duzue ze sustoa hartu zuen gizajoak? Prestatutako muntai guztia bertan behera geratu zen! Bazkaria interesatzen zaizuenontzat hona hemen xehetasun gehiago: EGUNA: EKAINAK 19, LARUNBATA ORDUA:...
Ekaina 7th, 2010 by Administrator
Iruzkinak ezgaituta
BERRIZ PETRITEGIRA
Azken urteetan bezala aurten ere sagardotegirako irteera antolatu du Ugarteko Elkarteak. Aurtengoan berriz ere Petritegira itzuliko gara. Hona hemen joan nahi duenarentzat xehetasun gehiago: EGUNA: APIRILAK 10 larunbata ORDUA: 12:30-etan Ugarteko plazan. PREZIOA: - Helduek 35 € - Gaztetxoak 28 € (Prezioan bazkaria eta autobusa sartuta daude) -...
Martxoa 29th, 2010 by Administrator
Iruzkinak ezgaituta
EMAKUME EGUNEKO BAZKARIA. 2010
Aurten ere ospatu dugu emakumeon eguneko bazkaria. 25 lagun, zero urtetik laurogei ta… arteko 25 eamkume bildu gara. Menua primerakoa eta giro ezin hobea. Hona hemen argazkiak:
Martxoa 13th, 2010 by Administrator
Iruzkinak ezgaituta
TALAI DANTZA 2010
Aurten ere ez dute hutsik egin Talai dantzariek. Urtero bezala , ihauterietako igande goizez pasa ziren Ugartetik. Guztiak talde berean ibili ziren, 26 dantzari Iratiren pegatina alkondaran zutelarik. Ederki astindu zituzten makilak soinujoleak lagunduta, hotzari aurre eginez. Ondorengo bi bideo hauten Ugarten egindako bi saio:
Otsaila 18th, 2010 by Administrator
Iruzkinak ezgaituta




















