GOSE JOKOAK
GOSE JOKOAK-The Hunger Games-Suzanne Colllins(Alberdania, 2009)Panem herrialdeko agintariek urtean behin Gose Jokoakantolatzen dituzte, herri xeheari zer ikusi, espektakulua eta gozamena emateko.Herrialdeko barruti bakoitzak bere ordezkariak aukeratzeko zozketa egiten du gazteen artean. Aukeratuek joku eremuan ibili behar izango dute elkar hiltzea lortu arte; izan ere, bakarra, irabazlea geratuko da...
Martxoa 19th, 2012 by esataria
Iruzkinak ezgaituta
AURPEGIKO UBELDURAK
AURPEGIKO UBELDURAKAntton Kazabon(Elkar, 2010) Tamalez, puri-purian dagoen gaiari heldu dio Antton Kazabonek bere Aurpegiko ubeldurak honetan. Enara neska gaztea da. Aitak arazo handiak ditu alkoholarekin eta etxeratzen denean ama jipoitzen du sarritan.Egun batean istilua ohi baino gogorragoa da (?) eta Matildek, Enararen amak, bere burua defenditu behar izan du, gogorki defendatu ere....
Martxoa 1st, 2012 by esataria
Iruzkinak ezgaituta
ISMAELEN HISTORIA
ISMAELEN HISTORIAFrancesco D’Adamo(Aizkorri, 2010) Aitarekin ikasi du arrantzan txikitandik Ismaelek, eta horretan dihardu egunero. Ismalek, itsasora gabe, etxean geratu behar izan duen egun batean; aita eta Youssouf desagertu egingo dira betiko. Honetan hasiko da Ismaelek itsasoarekin izango duen maitasun eta gorrotozko harremana. Europara nahi izango du Ismaelek. Itsasoak...
Otsaila 28th, 2012 by esataria
Iruzkinak ezgaituta
NINAK OSPA
NINAK OSPAMarliese Arold(Elkar, 2010)Marliese Arold-ek Ninaren historia kontatzen digu liburuan. Nahiz eta zergatia ez zaigun zehazki ematen, Ninak bere gurasoen etxetik alde egin du Hanburg-era. Hasieran dena egingo zaio aldapa gora; baina Eileen ezagutuko du, honek lantxoa lortuko dio eta moldatzen joango da neska. Geroago Jonas ustezko argazkilaria azalduko da Ninaren bizitzan. Nina zeharo dago...
Urtarrila 27th, 2012 by esataria
Iruzkinak ezgaituta
HERIOTZA ZURIZ JANTZITA
HERIOTZA ZURIZ JANTZITAM.A. Mintegi(Ibaizabal,2011)Oraingo honetan gazteentzako liburuetan estreinakoz ikusi izan dugun inguru batean burutzen den abentura ekarriko digu M.A. Mintegik. Izan ere, istorioko pasadizoak goimendi giroan burutzen dira, Pirinioetan hain zuzen ere.Lau lagun doaz asteburu pasa koadrillako biren Pirinioetako jaioterrira. Bidean, gasolindegian, neska brasildarra etorri zaie...
Urtarrila 12th, 2012 by esataria
Iruzkinak ezgaituta
KULERO SALATZAILEAK
KULERO SALATZAILEAKM.A. Mintegi(Aizkorri, 2010)Rafa, ustekabean, eskola heroi bihurtuta ibili da Ikasleen Egunean. Ospakizunari neurririk hartu ez eta zeharo mozkortu da; biharamunean ezer gutxi gogoratzen du. Rafa sexu nahaian ibili zitzaiola eta eraso egin ziola esaten du Monikak; eta halako zerbait izango zen; izan ere, Monikaren kuleroak Rafaren gelan azaldu dira goizean. Honek ondorio latzak ...
Abendua 21st, 2011 by esataria
Iruzkinak ezgaituta
HILOBIKO ISILTASUNA
HILOBIKO ISILTASUNAArnaldur Indridason(Batera Saila, 2010) Bi istorio ematen zaizkigu Indridasonen liburu honetan.Lehenengoa: Islandian 1940.eko hamarkadan kokatutako istorioa kontatzen zaigu nobelan. Haurtzaro zail eta deserrotuak izan dituzten pertsonaiak etxeko indarkeria eta emakumearen zapalketa ardatz duten istorioaren protagonistak izango dira. Umeak ere tartean egongo dira eta sufrituko dute...
Abendua 19th, 2011 by esataria
Iruzkinak ezgaituta
BERRIZ ERE HUTSETIK HASTERA
BERRIZ ERE HUTSETIK HASTERAM.A. Mintegi(Erein, 2008)Arazoak ditu Idoiak aitarekin edo, hobeto esanda, Idoiaren aitak bere arazoak pagarazi nahi izan dizkie etxekoei: amari eta Idoiari.Neskak ezin du egoera jasan eta alde egingo du etxetik bizitza berrantolatzeko asmoz. Donostiara etorriko da lanera, gerora Dublinera alde egiteko asmoz. Baina askotan gertatu ohi den bezala, maitasuna aterako zaio bidera.Idoiak...
Azaroa 19th, 2011 by esataria
Iruzkinak ezgaituta
BAGADADEKO AURPEGIAK
BAGDADEKO AURPEGIAKJuan Kruz Igerabide(Erein, 2007)Juan Kruz Igerabidek liburu honetan bi istorio ematen dizkigu, etengabean elkarrekin kiribilduko direnak. Bata Ali Kajim antzinako poeta-pentsalariari buruzkoa, antigoaleko Bagdaden kokatuta; bestea egun-egungo istorioa – Ali eta Jasmina protagonista dituena- gerrak suntsitutako Bagdaden garatzen dena.Antigoaleko istorioari zenbaitetan Ekialdeko...
Urria 17th, 2011 by esataria
Iruzkinak ezgaituta
BAGADADEKO AURPEGIAK
BAGDADEKO AURPEGIAKJuan Kruz Igerabide(Erein, 2007)Juan Kruz Igerabidek liburu honetan bi istorio ematen dizkigu, etengabean elkarrekin kiribilduko direnak. Bata Ali Kajim antzinako poeta-pentsalariari buruzkoa, antigoaleko Bagdaden kokatuta; bestea egun-egungo istorioa – Ali eta Jasmina protagonista dituena- gerrak suntsitutako Bagdaden garatzen dena.Antigoaleko istorioari zenbaitetan Ekialdeko...
Urria 17th, 2011 by esataria
Iruzkinak ezgaituta


































