Bedaioko 4. Mendi martxa ekainaren 20ean
Aurtengo edizioan berrikuntza bat gehitu dute Bedaiotarrek. Mendi martxa eta BTT hutsez aparte, nahi duenak biak baturik mendi duatloia egiteko aukera izango du. Honela Duatloia egiteko asmoa azaltzen dutenek (8:30etan bizikletaz abiatuko dira, lehenengo kontrol gunean bizikleta utzi eta igoera bertikalari ekingo diote Artubi mendira, jetsiera azkarra egin ondoren, bizikleta berriro hartu eta markaturiko...
Ekaina 10th, 2010 by balerditik
Iruzkinak ezgaituta
Bedaioko 2. zaldi raid-a
Igande hontan, irailak 27, ospatuko da, irteera goizeko 9etan izango da baina aurretik, raid batek eskatzen duen betebearretako bat burutuz, albaitari kontrola izango da, zaldiaren osasuna aztertzeko, denean zaldia baita protagonista. Zaldi raid lasteketak, normalean, 40 eta 120 kilometro bitartekoak izaten dira, baino Bedaion 25 kilometroko zirkuitoa prestatu dute, federatu eta ez federatuentzako,...
Iraila 23rd, 2009 by balerditik
Iruzkinak ezgaituta
Izar behoka jaiotzen
Oso zaila da behor bat erditzen ikustea. Normalean guaez edota, izktuan egiten bai dute. Guk izugarrziko suerte izan genuen, ta gainera, beste lan bat egiteko, kamara soinean genuen. Irudiak zenbait momentutan ez dira oso onak, badakit, momentuko nerbioak. Gainera behorra lasai egotea ezinbestekoa zen, ez genuen enbarazorik egin nahi. Erditzen ikustea harrigarria bada ere, are eta gehiago, jaio eta...
Ekaina 12th, 2009 by balerditik
Iruzkinak ezgaituta
Bedaioko 3. mendi martxa
Klikatu irudiaren gainean haundiagoa ikusteko. Ekainak 14, igandean izango da zita. Oinezkoak goizeko 7.30etan irtengo dira eta bizikletaz egin nahi dutenek, goizeko 8.30etan. Oinezko ibilbidea 6 ordutan egin daiteke, eta bizikletan aldiz 3-4 ordutan. Aurten ze aitzeki jarri behar det? Aspaldian sasoi gutxikin egon arren… tagzaniapaste Bedaioko Mendi martxa ARAUAK: * Federatuak eta...
Ekaina 5th, 2009 by balerditik
Iruzkinak ezgaituta
Transgenikoak (berriz)
Atzo Berrian irakurri nuen albistea, Eusko Jaurlaritzak transgenikoak landatzeko aukera zabalduko du . Berdintasunaren izenean, helburua, «laborariek edozein nekazaritza era aukeratzeko egiazko gaitasuna edukitzea» omen da! Ja Ja! Nekazaritza ekologikoa eta trangenikoak koexistitzea nahi dute, jakinda eziñezkoa dela, ohiko landaketa eta ekologikoa transgenikoek kutsatu egiten ba dute. 2007an Eusko...
Apirila 23rd, 2009 by balerditik
Iruzkinak ezgaituta
Earth hour
Itzali argiak, piztu Lurra. Aldaketa klimatikoari aurre egitea posiblea dela erakusteko, bihar, martxoak 28, 20:30etatik 21:30etara, argiak itzaltzeko gonbitea luzatu du WWF taldeak. Ekimen hau, 2007an jarri zuten martxan lehenengo aldiz, Sydneyen, Australian. Orduan 2,2 milloi pertsonak argia itzali zuten ordubetez. Iaz bigarrengo urtez antolatu zen eta 35 herrialdeetan 100 milloi pertsonak parte...
Martxoa 27th, 2009 by balerditik
Iruzkinak ezgaituta
Ta orain bi buru!
Lehen ikusi genuen bi ipurdi zituen sagar bat, ba oraingoan, txahal bat bi burukin jaio da Bedaioko Eletxe baserrian. Bueno, egie esan, behiaren sabelean hilda zegoen txahaltxoa, eta behi gaixoaren sufrimenduarekin bukatzearren, zesarea egin behar izan diote. Hala azaldu digu, Eletxe baserriko, Joseba Zulaika behizañak. Naturaren misterioak, seguru Johan biologoak baduela honentzako esplikazioren...
Otsaila 15th, 2009 by balerditik
Iruzkinak ezgaituta
Edukiontzi laranja
Sukaldeetan erabilitako olioa jasotzeko edukiontzia jarri du Tolosaldeko Mankomunitateak, Artubi Elkartearen kanpokaldean. Sukaldeetan erabilitako olioa plastikozko pote edota botiletan sartuta utzi beharko da edukiontzian, tapoia ondo itxita. Ondoren, plastikozko ontzi guztiak birziklatu egingo dira eta olioa biodiesela egiteko erabiliko da. «Hodiak ez trabatzea, uren kutsaketa eta baliabide bat...
Otsaila 8th, 2009 by balerditik
Iruzkinak ezgaituta
Hacienda Bedaiogolf, Hotel & Country Club.
Atzo abenduaren 27a, larunbata, herri honek inoiz izan ez duen bixita izan zuen, izan ere Juan Jose Ibarretxe, Autonomi Erkidegoako Lehendakari Jauna, bertan izan zen. BedaiGOLf proiektua aurkeztu zuten, eta Ibarretxek hitz batzuk eskeñi zizkion proiektu honi. Herritarek harriduraz jarraitu zituzten bere hitzak, kanpoan golf zelaiaren kontrako konzentrazioa izan zen. Euskadi 2012 proiektu estrategikoaren...
Abendua 28th, 2008 by balerditik
Iruzkinak ezgaituta
2. Azoka berezie ( 2008 12 14 )
Lehena oraiña bihurtuz, etorkizune eraiki. Azken egunetako egualdie ikusita zeñek esan behar tzuen, atzo, holako egualdie ingo zunik. Giro ederra, fresko, baño ateri, ta illuntzen elurre mara-mara. Eune konpleto. Artilearekin harie egin, altzairu eta lanabes zaharrak, otarrak egin, margolanak, mila kolore eta zapore duten barazkiak, taloa, txoisoa, kroketak, gaztañek, …eta labetik atera berrie...
Abendua 15th, 2008 by balerditik
Iruzkinak ezgaituta
























