Etxean estreinatu dugu…
…udaberria. Eguraldi onak kontzertuetarako eskaintza sorta besapean hartuta egin digu bisita, eta, guztietara iristeko modurik izango ez dugun arren, datozen asteburuetan ez dugu aspertzeko beta handirik izango. Esan bezala, etxean ekin genion joan den asteburuan udaberriko mini-tour honi. Maiatzaren 12an Euskal Herria-Palestina Eguna ospatu zen Alegian, eta gauean gaztetxean jotzeko aukera...
Maiatza 15th, 2012 by ManillaresIturriaga
Iruzkinak ezgaituta
Euskal Herria – Palestina Eguna
Gaur, maiatzak 12, Euskal Herria – Palestina Eguna ospatuko da Alegin, Euskal Herria – Palestina Sareak antolatuta, eta Alegiako Udalaren laguntzarekin. Honatx prestaturiko egitaraua: 11:00 Olibondo landaketa. 12:00 Harrera ekitaldia udaletxeko plazan. 12:30 Gune desberdinak plazan: haurren txokoa, irratia, materiala,… 14:30 Herri bazkaria (paella herrikoia, 6 euro). 18:00 Dantza...
Maiatza 12th, 2012 by Alegiko Gaztetxea
Iruzkinak ezgaituta
Hau ere…
…gordetzeko moduko bideoa da. Ibon Azpilikueta lagunak, Etxeberrianen emandako kontzertuaren bideoaren beste bertsio bat pasa digu. Eskertzen da horrelako opariak jasotzea! Aupa Ibon! (Argazkietan ikusten da jendea (Beltza, Ainhoa, Jon…) argazkiak ateratzen, material hori ere gustora hartuko genuke!!!) Bitartean gozatu bideo berri honekin!!!
Martxoa 24th, 2012 by ManillaresIturriaga
Iruzkinak ezgaituta
Iam Raros eta Anonimos
Bihar, martxoak 16, ostirala Iam Raros eta Anonimos taldeak zuzenean ariko dira. Iam Raros Hernani (Gipuzkoa) herrian sorturiko rock taldea da. Bidean iraupen luzeko bi disko argaitartu dituzte: “Aquí hay pasión” eta “A la carrera”. Euskal Herrian ez ezik, Estatu Espainolean ere kontzertu ugari eskaintzen dituen taldea da honako. Musika eraginen artean, Barricada edo Rosendo...
Martxoa 15th, 2012 by Alegiko Gaztetxea
Iruzkinak ezgaituta
Hiru astebururen ondoren…
..atsedena. Gustura hartuko dugu, gainera. Azken post-ean Bergarako kontzertura inauterietako ajea gainetik kendu ezinik iritsiko ginela aipatzen genuen, baina azkar asko ahaztu ditugu inauteriak Bergaratik, Itziartik eta, ‘mini-gira’ hau amaitzeko, etxetik pasa ostean. Freskoen dugunarekin hasiz, Alegiako Etxeberrianean jo genuen joan den ostiralean, tabernaren itxiera zela eta. Hasierako...
Martxoa 13th, 2012 by ManillaresIturriaga
Iruzkinak ezgaituta
Bergaratik zuzenean…
Txapa Irratian. Datorren larunbatean La Pop’lla taldearekin batera Bergarako gaztetxean emango dugun kontzertua zuzenean entzuteko aukera eskainiko du bertako Txapa Irratiak. Entzun nahi izatera, hementxe lotura: http://www.txapairratia.org/entzun.htm. Arrosa Euskal Herriko irrati libreen sareak larunbatean Bergaran ospatuko dituen jardunaldien baitan antolatu da kontzertu hau, eta, esanda bezala,...
Otsaila 22nd, 2012 by ManillaresIturriaga
Iruzkinak ezgaituta
Inauterietako ajea…
…oraindik gainean dugula harrapatuko gaituzte 2012ko lehenengo bi kontzertuek. Otsailaren 16tik 21era Tolosatik atera ere egin gabe ibiliko da ziur manillarestar bat baino gehiago, eta apenas izango du astirik mozorroa gainetik kendu eta aurpegitik pintura arrastoak ezabatzeko, otsailaren 25ean, larunbatarekin, Bergaran baitugu hitzordua. Arrosa Irrati Sarearen jardunaldiak egingo dira egun horretan...
Otsaila 6th, 2012 by ManillaresIturriaga
Iruzkinak ezgaituta
Mila hitz baino gehiago…
…balio ditu irudi bakar batek. Ba pentsa zer balioko duen irudi sorta batek… Ibon Azpilikueta argazkilari eta lagunak, Abenduaren 17an Alegian emandako kontzertuan ateratako argazkiekin bideo bat prestatu eta pasa digu, denon gozamenerako. Argazki ederrak Ibon! Hurrungoan albokarekin e! Baten batek argazkiren bat nahiko balu, gurekin harremanetan jartzea besterik ez du. Horretarako, idatzi...
Abendua 28th, 2011 by ManillaresIturriaga
Iruzkinak ezgaituta
Pertsonak gara…
…eta emozionatu egiten gara. Eta hori da larunbatean oholtzan egon ginenoi gertatu zitzaiguna. Idazten ari denaren kasuan behintzat bai, eta alboan zeudenena ere baietz uste dut. Erronka haundia zen guretzat. Iaz gaztetxean eman genuen kontzertuko kanturik ez jotzeko erabakia hartu genuen, salbuespenak salbuespen. Azaroa zen. Hilabete pasatxo kontzerturako. Abesti aldaketak eta 2011. urtean zehar...
Abendua 19th, 2011 by ManillaresIturriaga
Iruzkinak ezgaituta
Erabat lanpetuta…
…gabiltza azkenaldian. Urretxuko kontzertuaren kronika egitea ere ahaztu egun zaigu!! Motxean kontatuta, dotore ibili ginen. Arratsaldeko zapietan izan zen kontzertua eta ordutegiari buruzko zalantzak zituenari berehala kendu zitzaizkion. Hasieratik topera ekin genion kontzertuari eta konturatzerako azken kantuetan ginen. KKinzona irratikoak ere giro ederrean zebiltzan eta baita gaztexekoak ere....
Abendua 7th, 2011 by ManillaresIturriaga
Iruzkinak ezgaituta
























