Mila hitz baino gehiago…
…balio ditu irudi bakar batek. Ba pentsa zer balioko duen irudi sorta batek… Ibon Azpilikueta argazkilari eta lagunak, Abenduaren 17an Alegian emandako kontzertuan ateratako argazkiekin bideo bat prestatu eta pasa digu, denon gozamenerako. Argazki ederrak Ibon! Hurrungoan albokarekin e! Baten batek argazkiren bat nahiko balu, gurekin harremanetan jartzea besterik ez du. Horretarako, idatzi...
Abendua 28th, 2011 by ManillaresIturriaga
Iruzkinak ezgaituta
Gaztetxeko belaunaldi ezberdinen festa
Alegiako Gaztetxearen urteurrena ospatzen ari dira gaur. 24 urte bete ditu, eta belaunaldi ezberdinak elkartu dira. Egun osoko festa egingo dute. Hasiera berriz, tripa ondo betez eman diote. Babarruna jatea egin dute, eta nola ez, babarrunen ondoan ez da faltatu odolki eta txorixorik. Behin tripa beteta, mus txapelketan parte hartzeko aukera izan dute. 19:00etan Manillares taldeak arratsaldeko...
Abendua 17th, 2011 by eneritz maiz
Iruzkinak ezgaituta
Gaztetxearen 24 urteak ospatzeko, babarrun jatea eta musika izango dira
Alegiako Gaztetxeak aurten 24. urteurrena ospatuko du larunbatean, eta egun batera mugatu dute ospakizuna. Egun osoko festa antolatu dute, eta 14:00etan babarrun jatea egingo dute. Ondoren, nahi duenak mus txapelketan parte hartzeko aukera izango du. 19:00etan Manillares taldeak arratsaldeko pasea egingo du. 20:00etan, berriz, eta ohiturak ez galtzeko, zahagiardoa egingo dute. 22:00etatik aurrera musika...
Abendua 14th, 2011 by eneritz maiz
Iruzkinak ezgaituta
Hilaren 17an ospatuko dute Gaztetxearen urteurreneko eguna
Alegiako Gazte Asanbladak hilaren 17an, larunbatean, ospatuko du Gaztetxearen urteurrena. Aurten urteurreneko egitaraua egun batera mugatu dute. Gazte Asanbladak babarrun jatea prestatuko du, eta txartelak jada betiko lekuetan jarri dituzte salgai. Txartelak erosteko azken eguna hilaren 13a, asteartea, izango da. Gauean berriz, herriko taldea den Manillares Iturriagaren kontzertua izango da Gaztetxean.
Abendua 2nd, 2011 by eneritz maiz
Iruzkinak ezgaituta
Azken gutuna
Oraingo honetan, Arraiet ahizpak eta Ander oholtza gainean. EH Sukarraren “Azken gutuna” kantaren bertsioa egiten. Aupa! E.H. Sukarra 1989. urteko urrian Eibarren (Gipuzkoa) sortutako euskal musika taldea da. Diskografia. * EH Sukarra (Esan Ozenki, 1992) * Irtenbide Bakarra (Esan Ozenki, 1993) * Garaien Laberintoan (Esan Ozenki, 1994) * Ura Sutan (Esan Ozenki, 1996) ...
Urtarrila 21st, 2011 by Manillares Iturriaga
Iruzkinak ezgaituta
Oreka
Kantu honekin ere ausartu ginen…
Urtarrila 19th, 2011 by Manillares Iturriaga
Iruzkinak ezgaituta
Urte berriarekin…
…batera itzuli gara. Ondo hasi al duzu? Manillarestar asko eta asko izan ginen urtea parrandan hasi genuenak. Pasatakoaz eta datorrenaz hizketan aritu ginen eta tira, aurrera jarraitzeko gogoz gaude. Jarraian ikusgai duzuena Alegiko gaztetxeko kontzertuko laburpen bat da. Ari gara materiala pilatzen eta joango gara bideoak zintzilikatzen. Kontzertu atarikoak biltzen dituena eta hau, Txarli manillarestarraren...
Urtarrila 6th, 2011 by Manillares Iturriaga
Iruzkinak ezgaituta
3…
…egun geratzen dira. Atzera kontaketa aspaldi hasi genuenontzat luze egiten ari da baina egiari zor, azken astea oraingoz behintzat nahikoa azkar ari da pasatzen. Bihar osteguna (asteburu usaina izan ohi duen eguna), etzi azken ensaioa eta larunbatean da hitzordua. Gaueko 23tan puntuan hasiko da kontzertua. Lehenik Amaiurko Errugabe taldea ariko da eta ondoren izango da gure txanda. Alegiko gaztetxearen...
Abendua 15th, 2010 by Manillares Iturriaga
Iruzkinak ezgaituta

























