Tontokaletik San Lorentzora
Tolosaldea eta Goierri lotzen dituen bidegorrian barrena egingo da Alegiatik Ikaztegietarako ibilbidea. Alegiako tren geltokitik hasiko da, eta bertan Alegiako Gaztetxearekin egingo du topo ibiltariak. 1987. urtean okupatu zuten herriko gazteek, eta kolore biziz margotuta dago eraikina. Errepidea gurutzatu, eta Tontokalera jaitsiko da. Alegiako herritarren bilgune da Tontokale. Mugimendu...
Maiatza 18th, 2012 by eneritz maiz
Iruzkinak ezgaituta
Alegiak Herriarteko kanporaketari buelta eman nahi dio
Alegia Herriarteko pilota txapelketa aurrera doa, eta igandean, Alegiako pilotarien txanda izango da. Urretxuko pilotariak hartuko dituzte etxean. Elordi pilotalekuan jokatuko dituzte hiru pilota partidak 11:00etan hasita. Pasa den astean, Urretxun jokatu zuten, eta hiru partidetatik bat irabazi zuten alegiarrek. Herriarteko txapelketan aurrera egin nahi badute behintzat, igandean, kanporaketari buelta...
Maiatza 17th, 2012 by Alegialdeko Hitza
Iruzkinak ezgaituta
Euskal Herria eta Palestina, gertuago
Alegiarrek jai eguna izan dute gaur. Euskal Herria- Palestina Elkartasun Eguna izan dute herrian, eta goizetik ekitaldi ugari izan dituzte. Lehenik eta behin, olibondoak landatu dituzte, eta harrera ekitaldia eta gero, bazkaria ere egin dute. Dantzari txikien txanda arratsaldean izan da, eta urduri bazeuden ere dantza saio bikaina eskaini dute. 21:00etan zahagi ardoa egingo dute, eta bukatzeko,...
Maiatza 12th, 2012 by Alegialdeko Hitza
Iruzkinak ezgaituta
Artola alegiarrak irabazi du Gravn Txapelketa, jubeniletan
Gran Txapelketaren finalak igandean jokatu ziren, eta jubeniletan, Alegiako Iñaki Artola izan zen nagusi. Azken partida, Dario errioxarraren aurka jokatu zuen alegiarrak, eta 22-8ko emaitzarekin amaitu zen lehia. Artolak 10 tanto lortu zituen sakez, eta pilotari abiadura handiagoa eman zion norgehiagoka guztian zehar. Dario oraindik kadetea dela aipatu beharra dago, nahiz eta maila handiko pilotaria...
Maiatza 8th, 2012 by Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza
Iruzkinak ezgaituta
Artola alegiarrak irabazi du Gravn Txapelketa, jubeniletan
Gran Txapelketaren finalak igandean jokatu ziren, eta jubeniletan, Alegiako Iñaki Artola izan zen nagusi. Azken partida, Dario errioxarraren aurka jokatu zuen alegiarrak, eta 22-8ko emaitzarekin amaitu zen lehia. Artolak 10 tanto lortu zituen sakez, eta pilotari abiadura handiagoa eman zion norgehiagoka guztian zehar. Dario oraindik kadetea dela aipatu beharra dago, nahiz eta maila handiko pilotaria...
Maiatza 7th, 2012 by Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza
Iruzkinak ezgaituta
Gallurralde eta Senperena, paleta goman txapeldun
Udaberri Paleta Goma txapelketako finala larunbatean jokatu zen, Alegiako pilotalekuan. Maite Gallurralde eta Maialen Senperenak irabazi zuten partida. Su Berriko bikotearen aurka jokatu zuten finala, eta 30 eta 23 irabazi zuten. Intxurre taldeko bikoteak bigarren urtez jarraian irabazi du txapelketa. Hainbat pilota partida Alegiako eta Ikaztegietako pilotalekuetan hainbat partida jokatuko dituzte,...
Maiatza 3rd, 2012 by eneritz maiz
Iruzkinak ezgaituta
Euskal Herria-Palestina Elkartasun eguna ospatuko da, Alegian
Maiatzaren 12an, larunbatean, Euskal Herria-Palestina elkartasun eguna ospatuko da, Alegian. Egunean zehar hainbat ekitaldi izango dira, eta herri bazkaria ere egingo dute. Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude, eta bakoitza sei euro ordaindu beharko da. Txartelak Alegiako Hilario, Jubilatuenean eta Ixkiña tabernetan daude salgai, eta baita Tolosako Raku tabernan ere. Erosteko azken eguna hilaren...
Maiatza 3rd, 2012 by eneritz maiz
Iruzkinak ezgaituta
‘Give up Tomorrow’ filmak lortu du Giza Eskubideen Zinemaldiko Ikusleen Saria
Michael Collins zuzendariaren Give Up Tomorrow film estatubatuarrak lortu du gaur amaituko den Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko Ikusleen Saria. Give Up Tomorrow hilketa kasu baten kronika eta ustelkeriazko sistema baten erretratua da. Alegiar jatorriko Paco Larrañaga da filmeko protagonista, eta poliziaren ikerketa bat eta epaiketa bat kontatzen dizkigu, zirku mediatiko baten erdian. Familia...
Apirila 27th, 2012 by Alegialdeko Hitza
Iruzkinak ezgaituta
Auzo lanerako deialdia egin du Udalak maiatzaren 5erako
Alegiako Udalak Auzolan Eguna antolatu du maiatzaren 5erako. Zeregin honetan parte hartu nahi duten herritarrak herriko plazan bilduko dira goizeko 9:00etan, eta honakoak dira burutuko dituzten lanak:-Herriko jolas eta haur parkeen mantenu lanak.-Bulebarreko egurrezko eserlekuen mantenu lanak.-Haur eskolako parkeko egurrezko hesia barnizatzea.-Larraitz auzoko farola borobilen garbiketa.
Apirila 24th, 2012 by Alegiako Udala
Iruzkinak ezgaituta
Gurasoak ipuin kontalari
Alegiako San Juan eskolan liburuaren eguna ospatu zuten astelehenean. Haur hezkuntzan irakurketa bereziak egin zituzten. Kasu honetan ipuinak irakurri zituztenak gurasoak izan ziren. Aldez aurretik izena eman zuten gurasoak eskolara joan ziren; arabieraz, gaztelaniaz eta euskaraz irakurri zituzten hainbat ipuin. «Oso gustura egon ziren ikasleak», adierazi dute eskolatik.
Apirila 24th, 2012 by Alegialdeko Hitza
Iruzkinak ezgaituta

































