Tontokaletik San Lorentzora
Tolosaldea eta Goierri lotzen dituen bidegorrian barrena egingo da Alegiatik Ikaztegietarako ibilbidea. Alegiako tren geltokitik hasiko da, eta bertan Alegiako Gaztetxearekin egingo du topo ibiltariak. 1987. urtean okupatu zuten herriko gazteek, eta kolore biziz margotuta dago eraikina. Errepidea gurutzatu, eta Tontokalera jaitsiko da. Alegiako herritarren bilgune da Tontokale. Mugimendu...
Maiatza 18th, 2012 by eneritz maiz
Iruzkinak ezgaituta
Euskal Herria-Palestina Elkartasun eguna ospatuko da, Alegian
Maiatzaren 12an, larunbatean, Euskal Herria-Palestina elkartasun eguna ospatuko da, Alegian. Egunean zehar hainbat ekitaldi izango dira, eta herri bazkaria ere egingo dute. Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude, eta bakoitza sei euro ordaindu beharko da. Txartelak Alegiako Hilario, Jubilatuenean eta Ixkiña tabernetan daude salgai, eta baita Tolosako Raku tabernan ere. Erosteko azken eguna hilaren...
Maiatza 3rd, 2012 by eneritz maiz
Iruzkinak ezgaituta
Olioz emandako pintzeladak
Isabel Mujika tolosarrak txikitatik izan du margotzeko zaletasuna. Baina benetan margotzen, seme-alabak hazi ostean hasi zen. Bere denbora librea margotzeko baliatzen du, eta duela hamabi urtetik ia egunero margotzen du: «ezin dut margotu gabe geratu», dio. Hamabost koadro jarri ditu Alegiako Jubilatuen tabernan. Tolosako kultur etxeko ikastaroan izena eman zuen, eta harrez geroztik ez...
Apirila 13th, 2012 by eneritz maiz
Iruzkinak ezgaituta
Alegiako Eskolan ipuin kontalari bila ari dira
Hilaren 23an, Liburuaren eguna ospatuko dute eskolan. Eskolatik pasatako ikasleak, gurasoak edota herritarrak ipuin kontalari bihurtu nahi dituzte. Egunean bertan haurrei ipuin bat kontatzea edo irakurtzea da helburua. Ekintza polita izan daiteke, eta prest egonez gero, eskolako 943 65 32 37 telefono zenbakira deitu edo eskolatik pasa beharko da.
Apirila 12th, 2012 by Alegialdeko Hitza
Iruzkinak ezgaituta
Bi alegiar nor baino nor Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketako finalean
Jon Aranburu eta Xabier Agirre sortzez alegiarrak izanagatik Gasteizen eta Aramaion bizi dira hurrenez hurren. Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketako idatzizkoan parte hartzen ari dira, eta biak finalera iritsi dira. Finala, larunbatean, Aramaioko pilotalekuan jokatuko dute. Gasteizko Martin Ttipia taldea Jon Aranburuk, gitarra jotzen du, eta Xabier Agirrek, idatzitako bertsoak abesten ditu....
Martxoa 22nd, 2012 by eneritz maiz
Iruzkinak ezgaituta
Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketako finalera iritsi dira Jon Aranburu eta Xabier Agirre
Jon Aranburu eta Xabier Agirre sortzez alegiarrak izanagatik Gasteizen eta Aramaion bizi dira hurrenez hurren. Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketako idatzizkoan parte hartzen ari dira, eta biak finalera iritsi dira. Finala, larunbatean, Aramaioko pilotalekuan jokatuko dute. Jon Aranburuk, gitarra jotzen du, eta Xabier Agirrek, idatzitako bertsoak abesten ditu. Lehena, sei-zazpi lagunez osatutako...
Martxoa 21st, 2012 by eneritz maiz
Iruzkinak ezgaituta
Iam Raros eta Anonimos taldeen kontzertua izango da
Alegiako Gaztetxean kontzertua antolatu dute. Hilaren 16ean, ostiralean, izango da. Iam Raros eta Anonimos taldeak igoko dira taula gainera. Kontzertua 22:30ean hasiko da, eta kontzertuaz gozatu nahi duenak sarrera erosi beharko du. 5 euro ordaindu beharko da. Musikaz gozatu nahi duenak ostiralean izango du aukera.
Martxoa 13th, 2012 by Alegialdeko Hitza
Iruzkinak ezgaituta
Koloretako paperak uztartzearen artea
Nerea Ugarte tolosarrak, ez du inspirazio iturri berezirik lanerako, eta besterik gabe, koloreen arteko konbinaketa oinarritzat hartzen duela dio, sormen lanekin aurrera jarraitzeko. Bere zenbait lan ikusgai daude datorren martxoaren 19ra bitarte, Alegiako Jubilatuen tabernan. Collage teknika erabiliaz egindako lanak dira Alegian ikus daitezkeenak, eta lehenago ere, Tolosako Fronton kafetegiaz...
Martxoa 1st, 2012 by Alegialdeko Hitza
Iruzkinak ezgaituta
Txintxarri abesbatza Igeldon izango da, etzi
Alegiako Txintxarri abesbatzak emanaldia eskainiko du, larunbatean, Igeldoko Pedro Deunaren elizan, 20:00etan. Igeldoko Lezkarri abesbatzarekin duen hartu-emanetik sortu da kontzertua. Igeldoarrek joan den urteko maiatzean abestu zuten, Alegian. Hamar bat kantu abestuko ditu Txintxarri abesbatzak Garbiñe Orbegozoren zuzendaritzapean. Mariaje Rekondo herritarrak pianoarekin lagunduko die. Alegiako...
Martxoa 1st, 2012 by Alegialdeko Hitza
Iruzkinak ezgaituta
Maxux Arsuagaren margolanak jarri dituzte
Alegiako Jubilatuen tabernak Sara Gomez amezketarraren argazkiak, Maxux Arsuaga anoetarraren margolanengatik aldatu ditu. Larunbatean jarri zituzten koadroak, eta otsailaren 13a bitartean egongo dira Jubilatuen tabernan zintzilik. Duela hamar urte hasi zen Maxux Arsuaga margotzen, eta bigarren aldiz jarri ditu bere lanak ikusgai. Margotzea «gustuko» duela azaldu du, eta «ia lan guztiak olio...
Urtarrila 18th, 2012 by eneritz maiz
Iruzkinak ezgaituta



















































