WordPress eta status.net lotu
Zure bloga (WordPress-en badago bahintzat) eta status lotu nahi? Oso erreza da: Zure blogaren arbelean, pluginetan, bilatu WP Status.net | Garatzailea: Xavier Media | edo hemendik jeitsi eta instalatu. Behin plugina instalatuta dugularik, gehitu zure kontuaren datuak. Listo. Post bat idatzitakoan status-en duzun kontuko horman azalduko da. Erreza e!
Urtarrila 27th, 2012 by tx4rli
Iruzkinak ezgaituta
froga
wordpress eta status lotzen. ea
Urtarrila 27th, 2012 by tx4rli
Iruzkinak ezgaituta
Aste hontako tuitak 2012-01-25
@beranduegi , megaupload itxi ezkero youtubetik bideoak jeixten? Ui! Nere kontutik gainera ¬.¬ http://t.co/rQY16ESm in reply to beranduegi # .@beranduegi kontxo! Errezilen ez baino Bedaion dago ta Kim Dotcom karga-deskarga egiten, ona! Saio bikañe hau ere. http://t.co/AgIpqJ0a in reply to beranduegi # Animo ba! RT: @etb_3: Beno, kostata baiana abiatzen ari gara. Hona hemen gure gehiago »
Urtarrila 25th, 2012 by tx4rli
Iruzkinak ezgaituta
Alegiako Udalak eta eskolak Saharar herriarekiko elkartasuna indartu nahi dute
Alegiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta ikastetxeak Saharar herriarekiko elkartasuna indartu nahi dute. Tolosaldea Sahararekin elkartearekin batera urtero egiten dute janari bilketa, baina azken urteetan jendearen ekarpena beherantz joan dela ikusita, ekimena indartu nahi dute. Saharar errefuxiatuen kanpamenduetarako materiala bildu nahi dute Udal ordezkariekin batera, gizarte zerbitzuetako langilea...
Urtarrila 24th, 2012 by eneritz maiz
Iruzkinak ezgaituta
Ñaco Goñi
Ñaco Goñiren ibilbide profesionala 14 dituenean hasten da, ikasketak utzi eta Madrileko metroan hasi zen armonika jotzen Malcolm Scarparekin batera. Ondoren, Tonky Blues Band, Goñi-Scarpa, Jockersak, Antonio Serranorekin batera Armonica Project,…, Los Bluescavidas, azken boloak hauekin eman ditu. Alegian hainbatetan zuzenean ikusteko aukera izan degu. Argazkia 2009ko TolosAndBlues jaialdikoa...
Urtarrila 21st, 2012 by tx4rli
Iruzkinak ezgaituta
Etxarriko irteera
Datorren otsailaren 1etik 3ra Arotz-enera joango gara 5. eta 6. mailako ikasleak.Ingurunearekiko errespetua,balioztapena eta zainketa jarrerak erabiltzea dira helburuak.Kokapena:Lekunberri aldean dago, Etxarri-Larraunen,Nafarroan.Autobusez joango gara lagun artean,naiz eta bidaia luzea izan,lagun artean azkar pasako da bidaia.
Urtarrila 20th, 2012 by ikasleak mintzo
Iruzkinak ezgaituta
Aste hontako tuitak 2012-01-18
@jodederos jeje suabesito, gozo-gozo, hartukoyozue neurrie! Hurrengo pausoa blog bat? ;-P in reply to jodederos # Ez nuen webgune hau ezagutzen, http://t.co/B19cOdYV Izugarria, ze ondo! Zer lizentzia ote dute partiturek? Ez det ezer inon ikusi. #musika # La Jodedera (@jodederos) musika taldea orain twitter-en! Ongietorri Jomes Bap!!, Jon Txorromorro, Mandi & Oscar. Cuba eta Euskadi gehiago »
Urtarrila 18th, 2012 by tx4rli
Iruzkinak ezgaituta
Maxux Arsuagaren margolanak jarri dituzte
Alegiako Jubilatuen tabernak Sara Gomez amezketarraren argazkiak, Maxux Arsuaga anoetarraren margolanengatik aldatu ditu. Larunbatean jarri zituzten koadroak, eta otsailaren 13a bitartean egongo dira Jubilatuen tabernan zintzilik. Duela hamar urte hasi zen Maxux Arsuaga margotzen, eta bigarren aldiz jarri ditu bere lanak ikusgai. Margotzea «gustuko» duela azaldu du, eta «ia lan guztiak olio...
Urtarrila 18th, 2012 by eneritz maiz
Iruzkinak ezgaituta
Apaiza militarra
Munduko gezurtiena apaiza militarra! “Era una canción del verano”… “de hace ya unos cuantos veranos”… Txorromorro talde mitikoak Alegiko gaztetxean 80ko hamarkadaren bukaeran (88 edo 89an?) emandako kontzertuaren kantu hau berreskuratu eta hona ekarri det. Ea gustokoa dezuen. Apaiza militarra by Txorromorro on Grooveshark
Urtarrila 17th, 2012 by tx4rli
Iruzkinak ezgaituta
Jubilatuen tabernako zenbaki saritua 907 da
Alegiako Jubilatuen tabernak ostiralean egin zuen Gabonetako saskiaren zozketa. Zenbaki saritua 907a izan da. Jubilatuen tabernara gerturatu beharko du txartela duenak.
Urtarrila 17th, 2012 by eneritz maiz
Iruzkinak ezgaituta





















